

GROSEKO HUNGARIAR KALDEREROEN KONPARTSA - CALDEREROS DE LA HUNGRÍA GROS
Donostiako ihauterietako konposaketak - Composiciones para el carnaval donostiarra
Elkarte hau atsegin hartzeko eta elkarte ongile eta kultural gisa sortu zen. 1905ean ekin zion bere jardunari lehenengo ongintzazko nobillada antolatuz eta ondoren, 1906an, nagusien Danborrada. 1908an “Garizumak Ihauteriak harrapatu ditu” karrozarekin lehen aldiz parte hartu zuen Donostiako ihauterietan. 1909an Hungariako Kaldereroen Konpartsa antolatu zuen. 1913an donostiar guztiek deitoratu zuten R. Sarriegiren heriotza eta elkarteko kideek musikari ezagun haren hilkutxa hilerritaino sorbalda gainean eramaten parte hartu zuten. 1924an, Sardiña Ehorzketaren Konpartsa antolatu zuten. Urte hartan bertan Donostiako kaleetan zahar ibili ziren Inude eta Artzainen Konpartsak lagunduta. Hiriko lehenengo haurren Danborrada Elkarteak antolatu zuen 1927an.
Donostian zehar musika eta giroko desfiles gain, Elkarteak lan haundia egin zuen bere egoitzan, bilerak, bazkariak, omenaldiak eta abar antolatuz, eta ekintza horietan ere musika izan zen nagusi. Hortik dator bertako Ohorezko Bazkideen artean P. Sorozabal eta J. Azarosa musikariak izatea, azken hau “Au dek au” martxaren egilea. Besteak beste aipatzekoak dira R. Sarriegi eta F. Casal, Elkartearen Himnoaren egileak izatea.
Esta Sociedad se fundó con unos objetivos recreativos-benéfico-culturales. Inició su actividad organizando la primera novillada benéfica el año 1905. La Tamborrada de mayores el año 1906. Con la carroza “ La Cuaresma arrebata al Carnaval” participó por primera vez en el carnaval donostiarra de 1908. El año 1909 organizó la Comparsa de Caldereros de la Hungría. El año 1913 todos los donostiarras lloraron la muerte de R Sarriegui y miembros de la sociadad colaboraron en llevar al hombro hasta el Cementerio el féretro del popular músico. Organizó el año 1924 la Comparsa del Entierro de la Sardina. En 1924 recorrió las calles donostiarras con la Comparsa de Iñudes y Artzaias. La primera Tamborrada infantil de la Ciudad fue organizada por la Sociedad el año 1927.
Al tiempo de los desfiles musicales-festivos por Donostia, la Sociedad desarrolló una continuada actividad dentro de su local social, donde en reuniones, comidas, homenajes, etc., la música tenía una necesaria presencia. De ahí el reconocimiento, como Socios de Honor, a músicos como P Sorozabal y J Azarola, autor de la marcha “Au dek au “. También hay que resaltar a R Sarriegui y F. Casal como autores del Himno de la Sociedad.
Euskal-Billera deitzen dizuten
Txoko txikitxo polita,
Beste bat ezin aurki liteke
Nonnahi bilatzen hasita;
Kabi honetan biltzen gara
Anaitasunez beteta,
Aurrera ere segi dezagun
Guztiaz ondo batuta.
Gisa horretan elkarturik
Denok maitatzen bagara,
Txoko honetan gailendurik
Beti aurkituko gara;
Aurrera bada! Ez ikaratu
Maitatuz Euskara,
Oihu eginez esan dezagun
Bizi bedi Eukal-Billera.
Euskal-Billera da txit ederra
Izenak gaitu pozten,
Baina ez gara gure aitonaren
Egite haiez oroitzen;
Ustekabeko odol ilun bat
Hasi zitzaigun sortzen,
Ordu haietaz gero negarra beste
Gauzarik ez dugu aurkitzen.
EUSKAL-BILLERA ELKARTEAREN HIMNOA
HIMNO DE LA SOCIEDAD EUSKAL-BILLERA
Letra del Himno
Non dira gure lege maiteak?
Non dira gure ohiturak?
Etsai zitalek kendurik gaude
Guztiok buru makurrak;
Altxa burua! Ez ikaratu
Ez egon inon beldurrez,
Gureak zirenak bila ditzagun
Nahiz utzi geure hezurrak.
Orain pozturik goazen anaiak
Gure ama! Laztantzera,.
Ez! Lotsaturik etsaiengatik
Gelditu inor atzera;
Goazen mutilok zigor banarekin
Gure ohiturak biltzera,
Eta arbola! Itzalpe hartan
Biba! Foruak deitzera.
Partitura
Audio