Partitura

Audio

IHAUTERIETAKO ERREGE MARTXA - MARCHA REAL DEL CARNAVAL

1881.eko "La entrada de carnaval" kabalgatan zilarrezko benetako gurdia erabili zuten, postiloidun sei zaldik eramana, gurdizaia, lekaio bi eta korreo gabinetearekin.
 
Gurdi horretan Enrike VIII.a, Enrike III.a eta bere emaztea zihoazen zein baino zein jantzi dotoreagoarekin, eta baita laguntzaile zuten haurra, garaiko jantziekin.
 
Ondorengo gurdiak behatoki moduko dorrea zeraman, eta bertan lau nigromantiko dotore zihoazen teleskopio banarekin, pertsonen patua azaltzen zuten horoskopoak banatuz.
 
Desfilea inauteri gurdiak ixten zuen, modu bitxian jantzitako pertsonaiarekin, tronuan jarrita  eskutan zetro bufoa zeramala. Alde banatan karta jokuko lau zaldiak irudikatzen zituzten pertsonaiak zihoazen.
 
R. Sarriegik konposatutako musikak eta txinatarrez jantzitako Musika Akademiako ikasleen koruek ikusleen arreta erakarri zuten.
 
Antzeslanak sei konposizio ditu.
 
R. Sarriegik idatzitako errege martxa eta tangoa "Carnaval de Donostia" liburuan argitaratu zituen Casa Diaz argitaletxeak XX. mende hasieran eta ondoren Jesus Mª de Arozamena eta Tomas Garbizuren "Viejas canciones donostiarras" liburuan, Donostiako Udal Aurrezki Kutxak 1971. urtean argitaratuta.
 
Ahaztuta egon zen 1994.an Groseko Hungariar Kaldereroen Konpartsak auzoan bertan antzestu zuen arte. Groseko konpartsaren 10. urtea ospatzeko Donostiako inauterietako doinu zaharretan oinarritu zen ikuskizuna. Doinuen instrumentazio musikala Jose Mª Oiarzabal Belokik egin zuen, eta beronek gidatu zuen ikuskizuna  Donostiako Udal Kontserbatorioko Banda zuzenduz.
 

La extensa cabalgata de “La Entrada del Carnaval” de 1881 contó con una magnífica carroza real de plata, tirada por seis caballos  con postillón, un cochero y dos lacayos de respeto y un correo gabinete.

 

En esta carroza iba Enrique VIII con lujoso traje, Enrique III con  su esposa, magníficamente vestidos, así como el niño que los acompañaba, vestido a la usanza de esta época.

 

El carro que a continuación seguía, representaba el remate de una torre observatorio en la que figuraban cuatro elegantes nigrománticos con sus anteojos telescópicos etc. que repartían los horóscopos que indicaban el destino de las personas.

 

Cerraba el desfile el carro del carnaval, un personaje vestido caprichosamente, sentado en un trono con su bufo cetro en la mano. Escoltaban al rey bufo cuatro personajes que representaban los cuatro caballos de la baraja.

 

Música escrita por R. Sarriegui y coros formados por alumnos de la Academia de Música, vistosamente disfrazados de chinos, llamaron la atención de los espectadores.

 

La represtación completa  consta de seis composiciones.

 

La marcha real y el tango escritos por R. Sarriegui para esta ocasión, fueron recogidos en el libro “Carnaval de San Sebastián” editado por la Casa Díaz a comienzos del siglo XX y posteriormente en el de las Viejas Canciones Donostiarras de Jesús Mª de Arozamena y Tomás Garbizu editado por la Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián el año 1971.

 

Quedó en el olvido hasta que en el año 1994,  con motivo del 10º aniversario de la formación de la Comparsa de Caldereros de la Hungría del barrio de Gros y dentro de un espectáculo basado en antiguas melodías del carnaval donostiarra, se interpretó en el Barrio de Gros. La instrumentación musical de las melodías fueron realizadas por el profesor y director José Mª Oiarzabal Beloki, quien al frente de la banda del Conservatorio Municipal de Donostia dirigió todo el espectáculo.