JARDINZAYEN KONPARTSA - COMPARSA DE JARDINEROS

Es una comparsa del carnaval donostiarra cuya primera representación se remonta al año 1818. Es la más antigua de las que han llegado a nuestros días, no se representó con una periodicidad fija ni tampoco fueron sus músicas y letras siempre las mismas.

Desde su primera representación el 29 de enero de 1818 y hasta la última que conocemos el año 1887 se representó once veces, una de las cuales se hizo, por los vascos de Madrid, en la Corte con motivo del cumpleaños de la Reina Isabel II el año 1846.

 

Las partituras de José Juan Santesteban y Raimundo Sarriegui son las que nos enseñan claramente la base musical de la comparsa. El primero, para la comparsa de 1850, escribió una marcha, dos zortzikos y dos contradanzas y el segundo, a partir de 1884, una marcha, un himno, cinco contradanzas y un zortziko.

 

Los autores de las letras y los versos tienen en esta comparsa un valor añadido. Por un lado, por el grado de detalle que los versos de José Vicente Echegaray,  nos dan de la vestimenta de los participantes. En algunos casos, están dedicadas a homenajear a grandes personalidades y casi siempre cumplen una misión benéfica, al dedicar la recaudación de la venta de los folletos con las letras a obras de ayuda social.

 

Desde su última representación el año 1887, esta comparsa fue perdiéndose en la memoria festiva de los donostiarras hasta tener solamente noticia de ella por medio de la información escrita.

 

Por iniciativa de la Comparsa de Caldereros – Gros de Donostia y con la colaboración del profesor José Mª Oiarzabal Beloki, el año 1998 se recuperan las composiciones de la Jardinzayen Konparsa y se armonizan para banda y coros, pasando a formar parte el año 1999 del C.D. “Dira Dira “.

 

El grupo “Eskola Dantza Taldea” el año 1999 , con la base musical anteriormente citada, decide representar la Jardinzayen Konparsa y recibe el primer premio del Concurso de Comparsas del Carnaval donostiarra de ese año.

 

El año 2001 el grupo “Eskola” se desmarca del concurso de comparsas, con el propósito de impulsar el carnaval autóctono donostiarra y recuperar de manera estable la Comparsa de Jardineros. Desde su creación y hasta la actualidad concurre anualmente, bajo la dirección de Josetxo Fuentes, a las citas anuales del carnaval donostiarra.

 

Las composiciones escritas por Raimundo Sarriegui para esta Comparsa están recogidas en el libro "Carnaval de San sebastián" editado a principios del siglo XX por la Casa Diaz y posteriormente en la edición realizada el año 1971 por la Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián y escrita por Jesús Mª Arozamena y Tomás Garbizu

Partitura

Audio

1818. urtean antzeztu zen lehen aldiz. Gaur egun ezagutzen ditugunen artean antzinakoena da. Ez da maiztasun jakin batez antzeztu eta bere doinuak zein letrak ere aldaketak izan dituzte.

 

Guk dakigula 1818. urteko urtarrilaren 29an lehenengoz antzeztu zenetik 1887.ean azken aldiz egin zen arte 11 aldiz antzeztu zen. Horietako bat Madrilen bizi ziren euskaldunek egin zuten Isabel II erreginaren Gortean 1946.an bere urtebetetzea ospatzeko.

 

Jose Juan Santesteban eta Raimundo Sarriegiren partiturek argi erakusten digute konpartsaren oinarri musikala. Santestebanek 1850.urteko konpartsarako martxa bat, bi zortziko eta bi kontradantza idatzi zituen, eta Sarriegik, berriz, 1884.an, martxa bat, ereserkia, bost kontradantza eta zortziko bat.

 

Konpartsa hauetarako egindako bertsoek balio berezia ematen diote. Kontuan hartzekoa da Jose Vicente Echegarayk idatzitako bertsoek konpartsako partaideen janzkerari buruz ematen diguten informazio zehatza. Kasu batzuetan bertsoak pertsona ezagunei eskainiak izaten ziren, eta gehienetan asmo jakinen baterako dirua biltzeko idazten ziren, bertso paperen salmentaren bidez.

 

1887. urtean azkenengoz antzeztu ondoren, konpartsa hau ahaztuta egon da Donostiako jaietan eta idatziz baino ez da mantendu honi buruzko informazioa.

 

1998. urtean, Groseko Kaldereroen Konpartsaren ekimenez eta Jose Mª Oiarzabal Beloki maisuaren laguntzarekin, Lorezainen Konpartsaren doinuak berreskuratu ziren eta banda eta koroarentzako armonizatu. Geroztik, 1999an argitaratutako “Dira dira” disko konpaktuan jasota daude.

 

Aipatutako doinua oinarri hartuta Eskola Dantza Taldeak Jardinzayen Konpartsa antzeztu zuen 1999an eta urte horretan Donostiako Inauteritako Konpartsen Lehiaketa irabazi zuen.

 

2001.ean Eskola Dantza Taldeak konpartsen lehiaketa alde batera utzi eta bide berri bati ekin zion Donostiako jatorrizko inauteriak berreskuratu eta Jardinzayen Konpartsari jarraipena emateko asmoz. Harrez gero urtero ikusteko aukera izan dugu Donostiako inauteritan Josetxo Fuentesen zuzendaritzapean.                                                                                             

Konpartsa honetarako R. Sarriegik idatzitako doinuak “Carnaval de San Sebastián” liburuan jaso ziren, XX. mendearen hasieran Casa Díaz-ek argitaratuta, eta ondoren Jesús Mª de Arozamena eta Tomás Garbizuren “Viejas Canciones Donostiarras” liburuan, Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak 1971.an argitaratuta.